argia.eus
INPRIMATU
Hamar dira Arrotxapean atxilotutako gazteak
  • "Talde kriminala" osatzea leporatzen diete, eta kausa sekretupean dago.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 27a
Argazkia: Arrotxapeako Gaztetxea

Miaketeetan material informatikoa, suziri batzuk eta pegatinak eraman dituzte. Ahotsa hedabideak jakinarazi duenez, talde kriminal bat osatzea leporatzen dietela agertzen da Iruñeko epaitegi batek emandako atxilotze aginduan, eta atxilotuei desordena publikoak, kalteak eta lesioak leporatzen dizkiete.

Mobilizazioa 20:00etan

Polizia operazioa salatzeko kontzentrazioa antolatu dute arratsaldeko 20:00etan, Arrotxapeako Plaza Gorrian.