argia.eus
INPRIMATU
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago
  • 2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).

ARGIA @argia 2024ko abenduaren 27a
Ecuador Etxea

Sexu erasoen salaketak %16,7 gehiago izan dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, aurtengo lehen 11 hilabeteetan. Emakundek argitaratu ditu datuok ostegunean, eta iazko lehen 11 hilabeterekin alderatuta, emakumeen aurkako indarkeriaren salaketak %8 ugaritu dira. Nabarmen hazi direnak sexu erasoengatik jarritako salaketak izan dira: 683 orotara.

Bikotekide edo bikotekide ohiek eraso matxistak egin dizkietelako salaketak aurkeztu dituzte 3.554 emakumek, 2023an baino %5 gehiago (3.383 izan ziren). Gainera, familia barrukoek edo gertuko pertsonek egindako 975 eraso matxista salatu dituzte emakumeek, iaz epe berean baino %13 gehiago. Azpimarratzekoa da 2024an gutxienez sei andre hil dituztela Euskal Herrian, indarkeria matxistagatik.