argia.eus
INPRIMATU
Gutxienez 74 hildako, 187 zauritu eta dozenaka desagertu Greziako suteetan
  • Herrialdeko autoritateek larrialdi-egoera izendatu dute eta Europari laguntza eskatu diete.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 24a
Suhiltzaileak jo eta su ari dira Grezian sutea itzali nahian.

Astelehenean hasi dira suteak Atenasetik hurbil eta astearte eguerdian gutxienez 60 ziren hildakoak, 183 zaurituak eta dozenaka desagertuak, bertatik lanean ari den Hibai Arbide kazetariak informatu duenez. Nikos Toskas ordena publikoko ministroak azaldu duenez, nahita eragindako suteak izan daitezke, azken urteetako larrienak.

Kiskalitako 26 gorpu aurkitu dituzte asteartean itsasotik gertu eta Gurutze Gorriko lehendakariak dioenez, “gorpuak elkar besarkatuz aurkitu ditugu, baliteke itsasora ihes egitean galdu izana bizia”.

Autoritateek larrialdi-egoera deklaratu dute, hiru herri ebakuatu eta Olympia autopista itxi ondoren. Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa astelehenean itzuli da Greziara egoera kudetzeko.