argia.eus
INPRIMATU
Gutxienez 29 hildako izan dira Somalian beste eraso jihadista batean
  • Eraso jihadistek ez dute etenik Somalian: historiako atentaturik odoltsuenaren ostean, –orain dela bi aste 300 hildako baino gehiago izan ziren– beste eraso bat izan da Muqdishonen, Somaliako hiriburuan: bi bonba-autok eztanda egin zuten hiriaren erdigunean. Somaliako poliziaren arabera, 29 hildako eta 30 zauritu daude. Halaber, hildakoen kopuruak gora egin dezakeela nabarmendu dute.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 30
Hildakoen kopuruak gora egin dezake, poliziaren arabera (Argazki: clarin.com)

Lehen autoa Nasa Hablod hotelaren aurrean lehertu zen. Bigarrena, aldiz, parlamentutik gertu. Al Shaabad talde jihadistak bere gain hartu du erasoa, eta komunikatu bidez adierazi dutenez, helburua hotel barruan zeuden ministroak hiltzea zen. Hildako gehienak poliziak eta zibilak dira.