Durangoko Udalak “alaba adoptiboa” izendatuko du maiatzean hil zen Gurutzi Arregi etnografoa. Udalbatza monografikoa egingo dute datorren azaroaren 12an, bere urtemugan, eta orduan egingo da izendapena.
Herritar talde batek egin du eskaera eta udalak onartu. Arregi Lemoan jaio zen 1936an eta Durangon bizi izan zen 4 urte zuenetik. Hala ere, bertan jaio ez zenez ezin dute “alaba kuttuna” izendatu eta “alaba adoptiboa” izendatuko dute.
Bere lan etnografikoen artean, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren koordinatzaile izan zen eta Durangoko kultur mugimenduetan ere buru belarri aritu zen: Gerediaga elkarteko idazkari lanetan esaterako. Frankismo osteko lehen legealdian Durangoko Udaleko zinegotzia ere izan zen. Udal talde guztiek bat egin dute izendapenaren proposamenarekin, bere jarduera goraipatzekoa dela azpimarratuz eta, halaber, nabarmentzekoa delako gizonen alor batean emakume honek egindako lana.