argia.eus
INPRIMATU
Gurutzetako ospitaleko langileek protesta artean hartu dute Urkullu
  • Astelehen goizez, Gurutzetako ospitalera bisita egin dute Iñigo Urkulluk, Nekane Murgak eta Juan Luis Diegok. Osasun langileek protesta oihu artean hartu dituzte.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 11
Argazkia: LAB Osakidetza.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Nekane Murga Osasun sailburuak eta Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendariak maiatzaren 11ko astelehenerako zeukaten lotuta Gurutzetako ospitalera bisita. COVID-19az kutsatutako pazienteak artatzeko birmoldatutako eremuak ezagutzea eta osasun langileak agurtzea zuen xede bisitak.

Langileek protesta giroan egin diete harrera agintariei, eta besteak beste "Itxurakeria gutxiago, kalitate gehiago" edo "Plantilla gehiago" bezalako aldarriak helarazi dizkiete.

Argazkia: LAB Osakidetza