"Euskal Herria desagertu da ia testu liburu guztietatik, eta gure herriari buruz ematen zaien informazioa ez da guztiz zuzena, mugatua da. Argitaletxe gehienek edukiak hautatzen dituzte eta ikasleengan nortasun hegemonikoa eta autonomikoa sortzen doaz (...) Gure herriari buruzko informazioa agertzen denean, EAE baino ez bazaigu azaltzen, EAEko mapa baino ez digutenean erakusten, gure herria, Euskal Herria, horixe dela pentsatuko dugu (...) Gauza bera gertatzen da erreferentzia kulturalekin ere, eta sarritan, irakasten den edukiaren testuinguruak gure testuinguruarekin zerikusirik ez duela frogatu dugu". (2007ko iraila, 73. zenbakia)