argia.eus
INPRIMATU
Gürtel auziko polizia buruak dio Rajoyk B kutxatik kobratu izanaren zantzuak daudela
  • Espainiako Kongresuko ikerketa batzordeko galderei erantzun die Manuel Morocho Gürtel auziko polizia buruak eta, guztiz baieztatu ez duen arren, Rajoyk PPko B kutxatik ordainsariak kobratu izanaren zantzuak antzeman dituela adierazi du. Horrez gain, salatu du auzia gelditzeko “presioak” jasan dituela.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 08a
Rajoyk dirua jaso izanaren zantzuak egon daitezke

Gürtel auziaren harira, PPko zazpi kidek kereilak jarri zituzten Morochoren aurka. Polizia buruak dio “auzia gelditzeko” izan zela. “Presionatu egin naute baina aurkeztutako kereila guztiak artxibatu egin dituzte”. Gainera, auzian kolaboratzen ari diren testiguek babesik ez dutela nabarmendu du: “Ez dago ustelkeria salatzeko testuinguru egokirik”.

PP-ko B kaxak 4 eta 6 milioi euro artekoa izan daitekeela salatu du Morochok: “Ustelekeriaren maila gorena da”. Nazioarteko gomendioak jarraituz, ustelkeriaren aurkako batzorde bat eratzea proposatu du; independentea eta aurrekontu propioarekin.