Epaia presio politikoengatik atzeratu da: boto partikularra ez zen maiatzaren 21ean eman Ciudadanosek eta EAJk aurrekontuei emandako baiezkoa kolokan ez jartzeko.
Gürtel auzia publiko egiteko eguna maiatzaren 21ean finkatu zen, Espainiako Estatuko aurrekontu orokorrak onartzeko debatea hasi zen egun berean, baina Angel Hurtado magistratuaren boto partikularraren atzerapenak epaia atzeratu zuen, ARAk jaso duenez.
Concha Saez bokalak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kideak konfirmatu du: “Maiatzaren 17an epaiaren deliberamendua amaitutzat eman zen; baieztatu zen epaia maiatzaren 21ean jakinaraziko zela”.
Hala ere, Hurtadok ez zuen eman bere boto partikularra maiatzaren 24ko goizera arte, Espainiako Diputatuen Kongresuan maiatzaren 23 arratsaldean aurrekontuak onartu ostean.