argia.eus
INPRIMATU
Gürtel auzian inputatuetako bat hilda aurkitu dute Bilboko hotel batean
  • Maria del Mar Rodriguez Alonso, Gürtel auzian inputatua, hilda aurkitu dute astearte arratsaldean Bilboko hotel batean. Sortzez bilbotarra, Madrilen bizi zen Rodriguez Alonso, Espainiako Senatuan PPko bozeramaile albokoa den Tomas Burgos Betetaren emaztea.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 21
2004an MR-ri esleitutako ekitaldiaren faktura (El Confidencial)

Autopsia egingo diote, heriotza zerk eragin duen jakiteko.

Rodriguez Alonso MR sozietateko administratzailea izan zen. Komunikazioaren esparruan eta ekitaldien antolaketan aritzen da elkarte hori, eta haren kontratu batzuk Gürtel auziaren baitan ikertu dituzte.

Ruz epaileak 2014ko azaroaren 26an inputatu zituen 43 lagunetako bat da hildakoa. MR sozietateari egotzi zion tapadera bezala aritzea 2004an Pozuelo de Alarcón herrian (Madril) egindako Parke eta Lorategi Publikoen Kongresuan, ekitaldi hori benetan Francisco Correari esleitu zitzaiola ezkutatzeko. Halaber, faktura faltsuak igorri eta komisioak ordaindu zituela leporatu zaio sozietate horri.

Zigortua izan balitz, bi urte eta bederatzi urteko espetxe zigor eskaerari egin beharko ziokeen aurre Rodriguez Alonsok, El Mundoren arabera.