argia.eus
INPRIMATU
Gurseko kontzertrazio esparruan egon zirenei omenaldia egin diete igandean
  • Francisco Franco diktadoreak bere garaipenaren berri eman eta hiru egunera zabaldu zuten Gurseko kontzertrazio Esparruan, Baionatik 90 kilometrora. Asteburu honetan, ia milaka errefuxiatu jaso zituen eremuan egondakoei omenaldia egin diete, besteak beste, Hego Euskal Herriko gobernuetako agintariek.

     

ARGIA @argia 2019ko apirilaren 08a
Gurseko kontzentrazio eremuan egondagokei omenaldia .

Errefuxiatuen senideak, memoriaren aldeko taldeak eta euskal agintariez gain, han izan dira baita ere Espainiako, Frantziako eta Aragoiko gobernuetako ordezkariak ere. 60.000 pertsona izan ziren gatibu esparru hartan 1945ean itxi zen arte.

"1939an, “Erretirada” deitzen zaion erbeste masiboarekin batera, frankisten atzaparretatik ihes egin nahian miliziano eta gudari ohi ugarik ere igaro zuten Pirinioetako muga, baina bestaldera iritsi bezain laster frantziar agintariek desarmatu egin zituzten. Logika militarrak esaten omen zuen Frantziako Estatuan halako jende multzoak ezin zuela armaturik sartu." Hala kontatzen du Josu Chueca historialariak duela 80 urte Gursen gertatutakoa ARGIAko erreportaje honetan