argia.eus
INPRIMATU
“Gurean kalteak eginak daude, ea oraindik obrak eginak ez dauden tokietan zerbait pizten den”
  • Arrasateko Lezetxikira sartzea lortu eta AHTak egin dituen kalte larriei argazkiak ateratzea lortu duen espeleologotako bat elkarrizketatu dugu Hizpidean.

Hala Bedi @halabedi 2023ko otsailaren 17a

Arrasateko Lezetxiki kobazuloa, Euskal Herriko ondare geologiko eta arkeologiko garrantzitsuenen artean dago sailkatua. Gobernu autonomikoaren partetik, babes bereziko eremu gisa izendatuta dago. Hori ez da eragozpen izan Espainiako trenbide sarea mantentzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den ADIF enpresa publikoak, kobazuloa bera zeharkatzen duen Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren tunel bat bertan eraikitzeko.

Eragindako kalte larriak ezkutatu dituzten arren, Arrasateko espeleologo talde batek Lezetxikin sartzea lortu eta bertan aurkitutako txikizioaren argazkiak zabaldu ditu.

Espeleologo talde horretako kide bat izan dugu gurean. Hemen entzungai.