argia.eus
INPRIMATU
Bilboko taberna baten aurkako margoketa
“Gure zapalkuntzaz barrerik ez! Ez da umorea, matxismoa da”
  • Emakumeen depilazioaz eta bilatu gabeko haurdunaldiaz txiste matxistak idatzi dituzte Soiz 3 tabernako arbel batean. Bolo-bolo zabaldu dira sare sozialen bitartez. "Gure zapalkuntzaz barrerik ez! Ez da umorea matxismoa da" dioen pintaketa margotu dute taberna sarreran, Bilboko Alde Zaharreko Kalamiak taldeak sarera igo duen bideoan ikus daitekeenez. Pintaketen aurretik, tabernariek barkamena eskatu eta ezabatu ditu "txisteak".

Axier Lopez @axierL 2017ko apirilaren 28a
Argazkia: Uriola

Erderaz idatzitako ondorengo lau "txiste" hauek piztu dute polemika:

 

 

Facebook bitartez sortu den polemika eta kontrako iritziak handitzean, txiste matxistek eragin dezaketen minaz jabetu da tabernako jabea, publikoki barkamena eskatu du Vocentoko egunkari batean eta mezu iraingarrien arrastoak ezabatu ditu.

Halere, horrek ez du haserrea apaldu eta atzo agertu dira "Gure zapalkuntzarekin barrerik ez. No es humor, es machismo" margoketak taberna sarreran.

Hiruzpalau egunen bueltan sortu den iskanbilaren harira Lur Malleak Uriolan idatzitako iritzi artikuluan dioenez, tabernako arduradunek zenbait komunikabidetara jo dute euren bertsioa azaldu asmoz: "Tabernako jabeak adierazi du txisteak arbelean idatzi dituena emakumea dela, beren ama. Harrigarria. Matxismoa gu denon barruan dago, nonahi dago; ikusezina da. Onar dezagun. Hau baino froga argigarriagorik!".