argia.eus
INPRIMATU
“Gure Leihoa” aldizkaria sortu du Leioako Ikasle Mugimenduak
  • Ikasleei hitza ematea helburu duen aldizkari autogestionatua sortu dute EHUren Leioako campusean. Salgai dago astelehenaz geroztik.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2018ko abenduaren 04a

Leioatik! ikasle proiektu komunikatiboaren eta Leioako Ikasle Mugimenduaren izenean sortu da Gure Leihoa aldizkaria, eta jada lehen ale fisikoa eskuragarri dago. Hainbat mugimendutako ikasleei ahotsa ematea eta campus mailan zabaltzea du helburu. Lehen ale honetan hilabeteko ekintzen agenda, bertso-sortak eta iritzi testuak aurki daitezke, besteak beste.

Twitter bidez zabaldu dute astelehenaz geroztik salgai dela Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatearen atarian, euro baten truk. Beste zenbait lekutan ere eskuratu ahal izango da: GKZ-ko Gune Askean; Magisteritzako, Zientzietako eta Arte Ederretako Fakultatean; Bilboko Antepara tabernan eta Deustuko Herriko Tabernan.