Gizarte gero eta konplexuagoetan bizi gara. Sarritan gure inguruan gertatzen dena edo gure bizimoduan eragiten duen hori ulertzea kosta egiten zaigu. Pertsonen arteko harremanak, taldeen artekoak, ohiturak edo joera sozialak esplikatzeko ez ditugu kausa-ondorio garbiak aurkitzen. Eta sarritan, soziologiaren lehenengo arauak dioen bezala: “Gauzak ez dira diruditena”, (Berger, 1963).
Halaxe gertatzen da hizkuntzekin ere. Hizkuntza bat gero eta gehiago erabiltzen dela ikus dezakegu edo geroz eta jende gehiago beste hizkuntza bat ikasten ari dela; inguratzen gaituen paisaia linguistikoa ere aldatuz doala suma dezakegu, baita heltzen zaizkigun kultur-sorkuntzen hizkuntzak ere. Soziolinguistika hizkuntzen eta gizartearen arteko harremana aztertzen duen diziplina zientifikoa da. Eremu honetan gure inguruan gertatzen dena hobeto ulertzeko tresna da. Hizkuntzen gutxiagotze eta biziberritze prozesuak multikausalak eta konplexuak izaten dira. Euskararen kasuan, asko dira hizkuntzaren erabilera handitu, iraupena ziurtatu eta bere garapen sozial osoa ahalbidetzeko ahalegina egiten duten herritarrak, mugimendu sozialak eta erakunde pribatu zein publikoak.
Soziolinguistika Klusterra euskara biziberritzeko ikergunea da. Ikerketa aplikatuaren bidez euskararen egoera sozialaren inguruko ezagutza ahalik eta zehatzena sortu eta zabaltzeaz arduratzen gara, hizkuntza biziberritzearen beharrei ahalik eta modurik egokienean erantzuteko. Horretarako elkartzen da Klusterraren inguruan euskararen soziolinguistikan diharduen bazkide eta aditu sare zabala. 2004an sortu zen Klusterra eta ordutik honako ibilbidean soziolinguistikan ikerketa-esperientzia, harreman-sarea eta ezagutza sortu eta metatzen joan da. Ikerketa proiektuak aurrera eramaten ditugu, egoera zein den jakiteko eta egoera hori hobetzeko, eta horien zabalkundea egiten dugu, zientifikotasunean, elkarlanean eta gizartearekiko konpromisoan oinarrituz.
Euskararen biziberritze prozesua Europako hizkuntzen artean erreferentziazkoa da, neurri batean. Prozesu hau bakarra eta berezia da; ez dago beste inondik zuzenean formula edo mekanismorik inportatuz egiterik. Etengabe eskatzen du metodo zientifikoak baliatzea, egoeraren diagnostikoa egin, ekimenak aplikatu, ebaluatu, zuzendu eta berriak asmatzeko.
Euskararen biziberritze prozesua Europako hizkuntzen artean erreferentziazkoa da, neurri batean. Prozesu hau bakarra eta berezia da; ez dago beste inondik zuzenean formula edo mekanismorik inportatuz egiterik. Etengabe eskatzen du metodo zientifikoak baliatzea, egoeraren diagnostikoa egin, ekimenak aplikatu, ebaluatu, zuzendu eta berriak asmatzeko.
Gainera, bizi dugun gizartean hizkuntzen paperak berebiziko garrantzia dauka. Elementu gakoetako bat da kohesio sozialari eta pertsona zein taldeen arteko harremanei dagokionean. Lotuta dago elkarbizitzarekin, pertsonen garapenarekin, iraunkortasunarekin, kultur aniztasunarekin, botere harremanekin eta, laburbilduz, etorkizunerako eraiki nahi dugun gizarte ereduarekin. Behin eta berriro agerian geratzen den moduan, gizartean askotarikoak dira hizkuntzaren inguruko ikuspegiak, bizipenak eta proiektuak. Aniztasun hau begien aurrean agertzen zaigu, bai gure eguneroko bizimodu pertsonalean eta baita eremu publikoan ere. Zenbaitetan, talka moduan agertzen zaigu; elkar ulertzeko zailtasunak dituzten ikuspegiekin topo egiten dugu.
Honek guztiak gure ingurune soziolinguistikoaren gaineko ezagutza zehatza eta zorrotza zein beharrezkoa den berrestera garamatza. Errealitatearen deskribapen objektiboa partekatzea eztabaida zintzoa eta gardena egin ahal izateko gutxieneko baldintza da. Hori dela eta, ezinbesteko jardun independentetik, lanean dihardugu eremu akademikoa eta aplikatuaren arteko zubiak eraikitzen, euskararen hiztun komunitate guztiaren beharretatik eta hizkuntza politikaren ardura duten pertsona eta erakundeekin harremanean gure ekarpena eginez.
GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.
Ainhoa Lasa Agirre (Lovaina, Flandria, 1976) Emun kooperatibako kidea da. UEUko udako ikastaroetan, hezkuntza soziolinguistikoaz hizketan ezagutu genuen uztailean. Dozena bat urte daramatza DBH4ko gazteen ikasgeletan esku-hartzeak egiten. Egitasmo osoak dira, herriko ikastetxe... [+]
Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]
Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]
Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.
Hendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du. Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude, baina jaitsi egin da euskaraz erdaraz baino errazago egiten dutenen kopurua, %34,6tik %27,4ra. Gazteen artean nabarmen egin du gora... [+]
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]
Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]
Soziolinguistika Klusterrak asteazkenean argitaratu du 2021eko ikerketaren txostena. Neurtu dute euskararen kaleko erabilera egonkor dagoela, eta azken neurketan bezala zortzitik batek hitz egiten duela (%12,6). Eremu euskaldunenetan jaitsi egin da. Proposatu dute hazkundea... [+]
Kaleko 71.000 elkarrizketa eta 227.900 solaskide behatu dituzte UEMAko herrietan, eta 2017koa baino ikerketa are sendoagoa burutu dute. Erabilera orokorra ez da ia aldatu: bostetik hiru aritzen dira euskaraz. Adina eta generoaren arabera badira desberdintasun batzuk.