"Ez da Francori buruzko antzerki bat, Francok ez du antzerki bat merezi" argi dio Ximun Fuchs zuzendariak.
Gure herriaren historia biltzen duen obra bada ordea, zauriak erakutsi eta aldi berean sendatzeko bidea jartzen duena. Francoren bilobari gutuna antzezlana Artedramak, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiek elkarrekin egin duten hirugarrena.
Ximun Fuchs zuzendariak eta Ander Lipus aktoreak eman dizkigute xehetasunak.
Elkarrizketa hau Info7 irratiak egin du eta bertatik ekarri dugu ARGIAra