argia.eus
INPRIMATU
Gure Esku Dagok ekainaren 8rako spota aurkeztu du
  • Bi aste barru egingo den giza katerako spota publiko egin zuen atzo erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak. Iruñea eta Durango lotuko dituen giza katearen inguruko xehetasunak asteartean emango dituela iragarri du.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko maiatzaren 26a

Labrit Multimediak eta Gure Esku Dago herri ekimenak elkarlanean egin dute spota. Aitor Ortizek zuzendu du, Gonzalo F. Berriri argazki zuzendariak lagunduta. Grabaketak apirilaren azken astean egin ziren Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Berriozarren eta Bardeetan. Ehunka herritarrek hartu zuten parte.

Ekainaren 8ko giza kateak 50.000 herritar eskutik helduta Iruñea eta Durango elkartzea du helburu.

Informazio gehiago

Giza katearen inguruko informazio osoa Argiako Gure Esku Dago kanalean aurki daiteke.