Donostiako Gure Esku Dagok hiriko hamaika musikari eta artista bildu ditu galdeketa sustatzeko egin duten kantuan. Azaroaren 18an izango da galdeketa eta galdera honi erantzun beharko diote herritarrek: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?".
Donostia izangoa da galdeketa egingo duen lehen euskal hiriburua da. Egun berean Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin ere galdeketak egingo dituzte. Bozkatu ahal izateko 34 leku irekiko dituzte Donostian eta 1.000 boluntarioren laguntza beharko dutela adierazi dute.
Abestiaren letra Harkaitz Canok egina da musika Joserra Senperenarena da. Bideoan ikus daitekeenez, hiriko artista askok hartu dute parte abesten. Ondorengoak dira: Ramon Agirre eta Marta Agirre, Edurne Garmendia, Unai Elizasu, Koban taldea, Zuriñe Hidalgo, Ze esatek! taldea, Xabi San Sebastian, Txirri-Mirri eta Txiribiton, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandez, Antton Valverde, Miren Lazkano, Olatz Salvador, Mikel Karton, Ane Gabarain, Iker Lauroba, Lide Hernando, Fernando Ruiz, Beñat Gaztelumendi, Xabier Euskitze, Olatz Beobide, Urko, Ohiana Maritorena, Itziar Zamora.
Baterian Pako Díaz, baxuan Fernando Neira, gitarrekin Iker Lauroba, teklatuan Joserra Senperena, tronpetarekin Ruben Salvador, saxoa Julen Izarraren lana, tronboia Imanol Iribarrenen esku. Hainbat txistularik ere parte hartu dute: Jose Ignazio Ansorena, Jon Ansorena, Pello Irigoien eta Xabier Muñoz. Atabalak Agustin Laskurain eta Michel Longaronen esku. Txalapartarekin Oreka TX, trikitixa Iker Dorronsoro, panderoa Gurutze Dorronsoro.
Danborrada batek ere parte hartu du, ondorengoek osatuta: Joserra Unanue, Alazne Olaziregi, Iñigo Ibiriku, Endika De Miguel, Koro Aldezabal, Elena Alberdi, Fernando Navascues, Joxe Bengoa, Jon Elzo, Mikel Mendizabal, Maitane Krutxaga, Aitziber Ibarzabal, Mikel Torregai.
Azaroaren 19ko herri galdeketen harira, hitzaldia antolatu du Alonsotegiko taldeak bertako frontoian. Laura Mintegi, Juan Jose Ibarretxe eta Garbiñe Biurrunek parte hartuko dute mahai-inguruan.
Horrez gain, urriaren 22an, astelehenarekin, 11:00etan Irungo Txanaleta Plazan, urriaren 27ko ekitaldiaren inguruko prentsaurrekoa egingo du Irungo Hartu Hitza elkarteak: "Ekitaldi masiboa izatea nahi dugu eta horren berri komunikabideei ere helarazi nahi diegu. Ekitaldiaz gain, beste gai garrantzitsu batzuei buruz hitz egingo da, izan ere, hurrengo egunetan hainbat ekitaldi antolatuko ditugu: instituzionalak eta kulturalak".