argia.eus
INPRIMATU
Gure Esku Dago: Oarsoaldeak 2017ko martxoaren 19rako iragarri du herri galdeketa
  • Gure Esku Dagoren dinamikari jarraiki, herri galdeketa iragarri du Demoarsok Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezon. Bertako herritarrek 2017ko martxoaren 19an dute hitzordua.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko martxoaren 21
5.200 sinadura behar dituzte galdeketa egiteko. (Arg: Demoarso)

Orain arte lan taldetan jardun dute proposamena eraikitzen, herriz herri, bultzatzaile guztien adostasuna erdietsi arte. Aurrera begira “prozesu sendo eta parte hartzailea” abiatuko dutela iragarri dute. “Herritarrak erabakitzeko subjektu indibidual eta kolektibo” sentiarazteaz gain, “antolaketa politikoari buruz” eztabaidatzea dute xede.

Zenbait erronka finkatu dituzte. Sinadurak biltzen hasi dira: biztanleriaren %10aren babesa lortzea dute helburu, 5.200 herritarrena. Galdera zehazteke dago, eta herri bakoitzak du horretarako ardura. “Galdera zehazteko prozesua parte hartzailea izango da”, adierazi dute Demoarsotik. Adosgunea ere osatuko dute, “prozesuaren jarraipena egin eta bermea emateko”.

Herri galdeketak Euskal Herrian

Geroz eta gehiago dira herri galdeketen dinamikarekin bat egin duten herriak. Azpeitian, Aramaion eta Debagoienan ekainaren 12an egingo dituzte kontsultak, eta Goierrin, Diman eta Ispasterren ekainaren 19an. Bakaikuk, Hernanik eta Usurbilek ere ekimenarekin bat egiteko asmoa iragarri dute.

Etxarri Aranatzen egin zen lehen herri kontsulta, 2014an. Urte berean, Arrankudiagako herritarrei ere galdegin zieten gaiaren inguruan.