argia.eus
INPRIMATU
“Gure aurrean bortxatzen zituzten eta ondoren hil”
  • Open Arms Kataluniako Gobernuz Kanpoko Erakundearen itsasontziak erreskatatu dituen pertsonek, Libian pairatu duten egoera gogorra salatu dute.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 06a
Elvis Tagnabou.

Open Armsek erreskatatu dituenetako bat da Elvis Tagnabou. Libian bizi izan duena kontatu du.  Urte eta erdi bizi izan da bunker batean, “ezin nuen ihes egin”. Libiako kriminalek edozer egiten dutela dio, “nire ama torturatu egin dute eta nik amaren garrasiak entzuten nituen”. Egunero hiltzen zutela norbait azaldu du, “lagunak ikusi ditut hiltzen. Gure aurrean bortxatzen zituzten eta ondoren hil”.

Egun batean ihes egitea lortu zuen. “Espetxeko zaindaria mozkortu egin zen eta atean utzi zuen giltza”.

Erreskatatu guztiei ageri zaizkie gorputzean tortura zantzuak. “ Kriminalek, gu torturatzen pasatzen zuten egun guztia, hainbeste torturatzen nekatu egiten ziren batzuetan eta eguna jai hartzen zuten”.