argia.eus
INPRIMATU
“Etorkizuneko gobernu sendo bat osatzea izango da ahalegina”
  • "Inbestidura saiora aurkeztuko gara, baina lana dugu. Elkarrizketei ekiteko asteak izango dira hurrengoak. Gure lehen ahalegina izango da etorkizuneko gobernu sendo eta indartsu bat osatzea".

ARGIA @argia 2016ko irailaren 25

"Hauteskundeak normaltasun osoz gauzatu dira. Alderdi denok kanpaina garbia egin dugu. Eta gaur gizarteak etorkizuna hautatu du. Kanpainan ideiak azaldu ditugu. Orain ideia horiek aurrera egiteko denon arteko elkarrizketa eta elkarlana beharrezko izango da. EAJk kanpaina eredugarria egin du, emaitzak bistan dira. Zorionak EAJri, lan eredugarria izan da! Euskadi eraikitzen jarraituko dugu! Pozik gaude lortu dugun emaitzarekin. EAJren helburua lortu dugu: konfiantza eskatu dugu eta konfiantza jaso dugu.

Neure gain hartzen dut gobernu berria osatzen hasteko ardura. Ilusio biziz onartzen dugu erronka berria. Inbestidura saiora aurkeztuko gara, baina lana dugu. Elkarrizketei ekiteko asteak izango dira hurrengoak. Gure lehen ahalegina izango da etorkizuneko gobernu sendo eta indartsu bat osatzea.

Konpromiso zehatzekin aurkeztu gara eta gaur berretsi nahi ditugu. Bizi dugun momentua zaila eta erabakigarria da, autonomia arloan. Horregatik, ardura eta erantzukizun osoz gobernatuko dugu. Autogobernu gehiago behar dugu eta estatuarekin itun politiko berri bat lortu behar dugu, aldebikotasunean oinarritua eta gure nazio izaera onartuko duena".