argia.eus
INPRIMATU
Gurasotasun baimena hemezortzi astera luzatuko da sektore pribatuan ere, EAEn
  • Gizarte Segurantzak baimendutako hamasei asteen laguntza osagarri gisa planteatu du Eusko Jaurlaritzak bi asteko luzapena. 2019tik sektore publikoko langileek baimena eskuratzeko aukera dute.

Mattin Azpiroz Pagola 2023ko azaroaren 09a
Argazkia: PxHere CC0

Deiak jaso duenez, EAEn amatasun eta aitatasun baimena hemezortzi astera luzatuko du Eusko Jaurlaritzak. 2024 urtea amaituta, eta dagokion dekretua onartu ondoren, sektore pribatuan ezarri nahi du luzapena. 2019ko irailaz geroztik sektore publikoko langileek baimena izan dute, eta orain sektore pribatuan txertatu nahi du datorren urte amaieran.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Eusko Legebiltzarrean aukeztu dituen aurrekontuetan 100.000 euroko partida bat dago txertatuta; neurri hau gurasoek hazkuntzan duten erantzunkidetasuna hobetzeko dela adierazi du.

Guraso baimen parekidea

Aitatasun baimena progresiboki igotzen joan da azken urteetan amatasun baimenarekin berdindu arte: 2019. urtean zortzi astekoa zen baimena; 2020ean, hamabi astekoa; eta 2021ean hamaseikoa.