argia.eus
INPRIMATU
GuraSOSek Usurbilgo frontoian antolatu duen ekimenean “Etorkizun koloretsua” irudikatu dute haurrek
  • “Idatzi eta margotu etorkizuna kolore biziz” hortxe GuraSOS-ek igande honetarako (urriak 7) etxeko txikienei luzatua zien gonbita. Kamiseta zahar bat jantzita Dema plazara agertu eta guraso taldeak bertan prestatzekoa  zuen sorkuntza eremuan parte hartzeko deia egina zieten.

2018ko urriaren 08a

Lagun arte giro lasaian aritu dira margotzen frontoian. Marrazki ugari sort dituzte. Tartean, erraustegiaren aurkako sortze lanak ikusi ditugu. Etorkizun koloretsua irudikatzen duen mural handi bat ere sortu dute. GuraSOS-eko kideekin batera, Porrotxen eta Petra Ipurdian Bost Letraren visita izan dute etxeko txikienek. Marrazketa lanetan laguntzen jardun dute Susana Martine, Nora Izagirrek eta Eider Makazagak. Azkenik, Sutegiko erakustaretoan Yolanda Arrieta hizkuntza laguntzailearena. Hizkuntzarekin ere jolasean aritu dira etxeko txikienak.

Sormen eta jolas gunea izan dugu igande goiz honetan, frontoi ingurua.

Hitzartu laguntzeko deia

Gogoan izan, abian dela Hitzartu, hiri hondakinen kudeaketarekin dugun gatazka konponbide adosturantz eramango duen bide-orria diseinatzeko eskuhartze prozesuak. Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeatzeko Plana erredaktatzen ari da hain zuzen ingeniari talde bat, GuraSOS-etik berri eman dutenez. Horrekin batera, “herritarren parte hartze prozesu aberats bat aurrera eramaten ari gara. Defentsa juridikoaren finantzaketa ere aurrera eraman behar dugu”. Helburu argiekin. “Gure haurrak eta etorkizuna babesteko. Ingurumena eta osasuna lehenetsiko duen adostasuneko irtenbide bat aurkitzeko. Garaiz gaudelako. Denen artean landutakoa beti ere onena izango delako”.

Testuinguru honetan, etorkizuna eraiki eta sortzera animatzen zituzten haur eta gaztetxoak igande honetan. “Haurrek marrazki koloretsu bana egingo dute. Era berean, idaz tailerrean, taldetan, hizkuntzarekin jolasean jarduteko aukera paregabea eskainiko zaie. Bertan hitzekin jolasean, esaldiak, haikuak, leloak… josi, osatu eta erakusgai jarriko dira. Mural kolektibo batean txertatuko dute beraien irudimenez etorkizuna, nahi eta desio duten etorkizun hori. Eta denen artean irudimena dantzan jarrita sortuko denaren emaitzak beste bide berri bat hartuko du: marrazki-hitz horiekin latoizko kutxak ekoiztu eta salgai jarriko dira”.

Albiste hau Noauak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.