argia.eus
INPRIMATU
GuraSOSek osasun ekimena iragarri du iganderako
  • GuraSOS herri mugimenduak osasunaren aldeko ekimena abian jarri du, Zubietako erraustegiaren ondorio kaltegarriez ohartarazteko.

     

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 03a

GuraSOS mugimenduak  aurreratu duenez, “apirilaren 5ean, igandean, eguerdiko hamabietan, bost minutuz, eta handik aurrera konfinamenduak dirauen egun guztietan, Gipuzkoako herrietan hegazkinen aurkako alarmen soinu aztoragarria entzungo da”. Ekimenaren deitzaileek audio bat zabaldu dute, eta halaber, bideo bat herritarrek sirena hori entzunaraz dezaten beren etxeetatik bafleekin.

"Dioxina eta beste toxiko batzuengatiko osasun alerta” da sirena hori, Gipuzkoako erraustegiak koronabirusarengatiko konfinamendu betean isurtzen dituenak.

Hona ekimenaren helburuak:

– Erraustegiak euren bizitza eta osasunari begira duen arriskuaz herritarrek kontzientzia hartzea. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, 1.600.000 pertsona hiltzen dira munduan kutsaduragatik.

– Hondakinak kudeatzeko modu hain kaltegarri eta arriskutsuen aldeko apustuan diharduten politika publikoak aldaraztea.