argia.eus
INPRIMATU
Gurasoek ekin diote ikastetxea eraikitzeari, administrazioak egiten ez duela salatzeko
  • Atzeratzen eta atzeratzen joan da Salburuan (Gasteiz) Errekabarri ikastetxea eraikitzeko proiektua. 2013ko irailetik haurrek auzotik kanpo ikasten dutela eta egoerak gain hartu duela salatzeko, pasa den asteburuan guraso eta ikasleek eurek ekin diete ikastetxe berriko obrei.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2017ko ekainaren 05

Administraziotik ez dituztela, beste behin, agindutako epeak bete eta obren lizitazioak onartuta behar lukeela jada, hori Errekabarriko gurasoen kexa. Luze daramate euren seme-alabek auzoan ikasi ahal izateko borrokan eta ez dute atzerapen gehiago nahi. “Aurrekariak ezagututa, protesta ekintza egitea eta obrei hasiera guk geuk ematea erabaki dugu”, diote. Pala eta kuboz hornituta zulatu dute eskola eraiki behar den lursaila, ekintza sinbolikoan.

Datorren ikasturtean zabaldu beharko lituzke Errekabarrik ateak.