Ilustratzaile talde batek autoedizioaren gaineko topaketa antolatu du ekainaren 15erako, Donostiako Dabadaba tabernan. Guillotinaren xedea –hala deitu zaio ekimenari–, inguruotako sortzaileak eta argitaldari txiki independienteak biltzea da.
Alegia, “era esperimentalean argitaratzeaz gozatzen duten sortzaileak, lanak autofinantzaketa bidez argitaratzen dituztenak, mugarik gabeko emaitzak eta guztiz askeak bilatzen dituztenak”, antolatzaileen hitzetan. Musika entzuteko aukera ere izango da.
Topaketan parte hartuko dutenen artean aipagarri: Maitane Gartziandia Kuleroak zikindu ditut komikiaren egilea; Fuerza Vital zine-aldizkaria; Picnic en Kampala, Donostialdeko musika eszenarako underground posterrak sortzen dituen laborategi grafikoa; Alquimia, Donostiako literatur fanzine ilustratua; Mixtura fanzinea, Bullbasaur Bartzelonako fanzine feminista…
Informazio gehiago:
Guillotina topaketen atarian parte hartuko duten argitalpenei buruzko argibide gehiago.