argia.eus
INPRIMATU
Guggenheimek ez ditu Bernaden argazkiak kenduko

2007ko urriaren 18a

Bilboko Guggenheim museoan Bakoitzaren nahiera izeneko erakusketa dago ikusgai. Bertan, hamabi euskal artistak eginiko obrak aurki daitezke. Clemente Bernad argazkilari iruindarra da horietako bat. Azken urteotan atera dituen argazkiez osatu du bere erakusketa. Irudi batzuek –eta euren argazki oinek– euskal gatazka dute hizpide. Bada, AVT elkarteak eta PP alderdiak irudi horiek kentzeko eskatu dute, "ETAren terrorismoaren milaka biktimekiko umiliagarriak direlako". Museoko arduradunek ordea, Bernaden argazkiak ez kentzea erabaki dute.

Bestalde, Guggenheimek Euskaldun Unibertsalaren Saria jaso zuen atzo (17).