argia.eus
INPRIMATU
Guggenheim Museoko hezitzaileek bost egun daramatzate greban
  • Guggenheim Museoan azpikontratatutako hezitzaileek bosgarren greba eguna egingo dute ostegun honetan, lan-baldintza duinak eta euren enpleguen egonkortasuna bermatuko dituen zerbitzuaren subrogazioa aldarrikatuz.

Uriola.eus @uriolaeus 2016ko abuztuaren 18a
Euren lan baldintza prekarioak salatzen ari dira Guggenheim museoko hezitzaileak.

Museoaren eta instituzioen aldetik ez da "inolako aurrerapausorik eman" LAB sindikatuaren arabera; hortaz, langileek egindako deialdiak mantenduko dituzte.

11:30ean museoaren aurrekaldeko zelaigunean kontzentrazioa egingo dute, bertan "museoaren titaniopean bizi diren prekarietatearen mamuak" agertuko dira.

LABek azaldu duenez, ekintza horrekin "ateetatik kanpo soilik dagoen bikaintasunaren azpian eurak ezkutatzeko egiten diren ahaleginak" erakutsi nahi dituzte.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.