argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibila Kataluniako Generalitatera eta Parlamentera joan da %3ko komisioen kasuagatik
  • Guardia Zibila Generalitateko Palaura eta Parlamentura joan da CDC alderdiaren ustezko finantziazio ilegala dela eta, Kataluniako Epaitegi Gorenaren aginduz. Auzi horregatik Germà Gordó justizia kontseilari ohia ari da ikertzen. Jordi Turull presidentziako kontseilariak sarrera galarazi die, baina eskatutako informazioa eman die.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 20a

EFE agentziak jakitera eman duenaren arabera, Justizia Departamentura eta Generalitataren Telekomunikazio eta Informazioaren Teknologien Zentrora ere joan dira kalez jantzitako bost Guardia Zibil. Gordó inplikatuta legokeen %3ren auzia ari dira ikertzen Josep Boch epailearen aginduz.  

Astelehenean deklaratzera joan behar du hain zuzen kontseilari ohiak auzi horregatik, hainbat enpresarik obren esleipenagatik CDC alderdiari %3ko komisioak eman izana leporatzen diete.

Gordóren kontra ikerketa abiatu zuten boterekeria, prebarikazioa eta funtsak bidegabeki erabiltzeagatik.