Martxoaren 22an 18:00etan Kursaalaren aurrean hasiko den manifestazioa deitu dute Espainiako Poliziek eta Guardia Zibilek Ertzaintzaren eta Esquadra Mossoen soldata bera edukitzea eskatzeko.
Martxoaren 22an, Jusapol elkarteak (Justicia Salarial Policial), Espainiako Polizia Nazionalek eta Guardia Zibilek osatua, manifestazioa egingo du Donostian, Kursaalean hasita.
"Lurralde nazional osoan egiten ari garen mobilizazio agendako parte da, eta helburua du Espainiako Gobernuari eskatzea polizia autonomikoekin soldata berdintasuna lortzea Espainiako Poliziek eta Guardia Zibilek", diote.
Kartel hau egin dute manifestaziora deitzeko:
Bestalde, bideo hau egin dute deialdia zabaltzeko.
Este Jueves #22MDonostia, te esperamos en Donostia a las 18:00 para acompañar a @jusapol en la lucha por la #EquiparacionYa, basta ya de embustes y mentiras , el colectivo de @policia y @guardiacivil no respalda el documento firmado por sindicatos y asociaciones representativos pic.twitter.com/snY2RxZZ9n
— Jusapol Guipuzcoa (@jusapolgipuzkoa) 2018(e)ko martxoak 19
UPyD alderdiak babesa adierazi dio manifestazioari.