Guardia Zibilaren ontzi batek etorkinez betetako txalupa bat kolpatuta hildako bat eta sei desagertu izan ziren abenduan Kanariar Uharteetan. Istripuaren ostean, agenteek bi pertsona erreskatatu zituzten. Protokoloa hautsi bazuten ere, Guardia Zibilaren zuzendariak "heroitzat" hartu ditu erreskatean parte hartu zutenak. Bere ustez, "ez dago eskubiderik Guardia Zibilak Espainiako gizartearen alde egiten duen lan parimentsua ezbaian jartzeko".
Arsenio Fernandez de Mesa zuzendariaren arabera, Guardia Zibilek haien arautegiak eskatzen ziena baino gehiago egin zuten bi etorkinak erreskatatzean. Horregatik, deitoratu du egiten duten lana askok ez aitortzea.
Jorge Fernandez Diaz barne ministroak azpimarratu du istripua “ustekabekoa” izan zela, propultsio sistemak kale egin baitzuen. Bideo batek, ordea, frogatu zuen Guardia Zibilek segurtasun protokoloa ez zutela bete. Besteak beste, ezin baitziren txalupatik 200 metro baino gutxiagora gerturatu.
Froga guztiak ikusita, gertatutakoa aztertzen ari den epaileak ondorioztatu du errua patera gidatzen zuen etorkinarena izan zela.