argia.eus
INPRIMATU
Hiru atxilotu Guardia Zibilaren operazio batean Urduñan, antza, migrazio ilegalari eta drogei lotuta
  • Legez kanpoko migrazioaren eta droga salmentaren aurkako operazioa da, hedabideen arabera.

Aiaraldea @aiaraldea 2017ko ekainaren 06a
Frankos kalean daude operazioa egiten. (Arg.: Andima Landaluze)

Guardia Zibilak polizia operazioa egin du Urduñan eta hiru pertsona atxilotu ditu, Frankos kalean. Erakunde armatuak ez du operazioa zertan datzan zehaztu, baina komunikabideek adierazi dute legez kanpoko migrazioaren eta drogen trafikoaren aurkako operazioa dela.

Iturri horien arabera, talde antolatu bat izan da operazioaren xedea. Baimenik gabeko etorkinei Europan sarrera errazten zien talde horrek. Guztira, pertsona dira atxilotuak eta gehiago egon daitezke, operazioa irekirik baitago.

Hedabideek adierazi dute Talavera de la Reinan eta Cadizen ere miaketak egiten ari direla.

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra