Oñatiko Guardia Zibilaren koartela inguratuko dute aurten Fan Hemendik egunaren baitan. Ekainaren 13an izango da, larunbata eta aurtengoa "indar okupatzaileak" Euskal Herritik joan daitezela eskatzeko laugarren edizioa izango da.
Bide honekin egin dute deialdia:
Antolatzaileek gogorarazi zuten kontrolak, mehatxuak eta jazarpena "euskaldunon eguneroko ogia" direla eta herri mobilizazioa dela horrekin amaitzeko moduetako bat.
Urquijok debekua eskatu du
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urquijok Fan Hemendik ekimena debekatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. "Guardia Zibilarentzat ekimen iraingarria da", PPko kidearen esanetan. Balizko debekuari buruzko eErantzun ofizialen berririk ez da oraingoz.
Egitaraua
12:30ean hasiko da eguna, Ongi tabernatik poteoa abiatuz. 14:30ean bazkaria. 19:00etan manifestazioa Foruen plazatik eta ondoren giza katea koartela inguratuz. Amaitzeko kontzertuak.
2015eko kantu ofiziala jakinarazi dute joan den astean.
Fan Hemendik egunean iaz Flash Moba egin zuten koartelaren aurrean.
Oñatin Guardia Zibilaren koartelaren aurkako herri mugimenduak bestelako ekintzak ere egin izan ditu, adibidez, iazko gaboetan honako bideoa ere grabatu zuten.