argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilaren kontrol baten ondorioz, istripua eta zaurituak Argantzunen
  • Guardia Zibilak kontrola jarri du asteazkenean Argantzunen, N-1 autobian (herriaren parean). Herriko errotondatik atera eta metro gutxira jarri du kontrola GAR taldeko destakamentuak, lekuko ezberdinek Hala Bediri adierazi diotenez.

Hala Bedi @halabedi 2018ko otsailaren 01

Kontrola jarri eta gutxira izan da ezbeharra, 13:00ak aldera. Hiru kotxe eta kamioi bati eragin die istripuak eta zaurituak ere badaude: gutxienez bi anbulantzia joan behar izan dira Trebiñu aldera.

Lekukoek adierazi dutenez, istripua gertatu bezain laster kontrola kendu du Guardia Zibilak eta bi patrol baino ez dituzte utzi.

 

Albiste hau Hala Bedi Irratian argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.