Ekainaren 17an, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin. Antolatzaileen esanetan "indar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia entregatuko dituzte".
Bideo umoretsu baten bidez eman dute ekimenaren berri.
Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi iragarri dituzte: "bake artisauen azoka", poteoa, herri bazkaria, manifestazioa eta eguna amaitzeko kontzertuak. Ekimena antolatzen ari diren Fan Hemendikeko kideek Euskal Herri osoa gonbidatu dute egun horretan Oñatira