argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak gazte bat atxilotu du Iruñean ustez “terrorismoa goratzea” leporatuta
  • Ahotsa.info-k zabaldu duenez, atxiloketa gaur goizean izan da eta gazte iruindarra komisaldegira eraman dute ordu batzuez, gero aske geratu da. 

ARGIA @argia 2017ko irailaren 07a

Komunikabide horren arabera denbora tarte horretan gaztea ez dute inkomunkaturik izan eta guardia zibilek berek esan diote aske utziko zutela egun amaitu aurretik. Hori bai, telefono mugikorra kendu diote, Ahotsa.infok jakinarazi duenez.