argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak Bilboko Errondabide tabernatik 14.000 euro eraman zituela salatu dute
  • Urtarrilaren 12an Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Bilboko Errondabide tabernatik 14.000 euro inguru eraman zituela salatu dute. Langileei eta hornitzaileei ordaintzeko dirua zela eta Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa jarriko dutela jakinarazi dute prentsaurrekoan.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 22a

Guardia Zibilak eramandako dirua zehatz mehatz zenbat zen ez dakitela adierazi dute, eta jendeari bere takiletatik dirua hartu ziotela jakinarazi dute. Lau ordu iraun zuen operazioak.

Joan den urtarrilaren 12an 16 euskal herritarren aurka egindako operazioan kokatzen da Guardia Zibilaren ekintza hau. 13 libre utzi dituzte gerora. Sarek salatu du presoen giza eskubideen aldeko manifestazioan jasotako dirua eroan ziotela. Guardia Zibilak ere, Sareko poltsetatik dirua husten ageri diren irudiak publiko egin zituen.

 Urtarrilaren 17an milaka pertsona batu ziren Donostian operazioa salatu eta atxilotuei babesa adierazteko.