EAEn 539 egin zituzten eta 404 Nafarroan. Batez beste, egunean 2,6 kontrol jarri zituzten.
Espainiako Diputatuen Kongresuko EH Bilduko kide Marian Beitialarrangoitiak egindako galdera baten erantzuna izan dira Gobernuak emandako datuak.
Urtarrila izan zen kontrol gehien jarri zituzten hilabetea (196) ekaina eta uztailean jarri zituztenen hirukoitza eta abuztutik urte bukaerara gelditzen ziren hilabeteen laukoitza.
Urtarrilaren 31n Guardi Zibilaren kontrol batek Argantzunen eragindako istripuaz galdetuta, Gobernutik esan dute agenteak “egoki” jarrita zeudela eta istripuaren berri izan zutenean kontrola utzi eta laguntza eskaintzera joan zirela. Baina lekukoen arabera, guardi zibilen kontrolak eragin zuen istripua.