Herrirak, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduak Bilbon, Hernanin, Gasteizen eta Iruñean dituen egoitzetan sartu da Guardia Zibila. Espainiako Barne Ministerioaren arabera "Amnistiaren Aldeko Batzordeen oinordeko" izateagatik egin dute Herrira-ren kontra.
Hauek izan dira atxilotuak: Andoainen Ekain Zubizarreta, Urnietan Amaia Esnal eta Azpeitian Eneko Ibarguren. Imanol Karrera Huarteko Euskaltegian atzeman dute. Gasteizen Ane Zelaia Herrirako kidea atxilotu dute. Atxiloketa gehienak Hernaniko egoitzan egin dituzte: Nagore Garcia, Manu Ugartemendia, Jesus Mari Aldunberri, Jon Garai, Sergio Labaien, Eneko Iglesias, Jose Antonio Fernandez, Oskar Sanchez, Roberto Noval eta Ibon Meñika. Horiez gain, Gorka González, Beñat Zarrabeitia eta Francisco Javier Balda ere atxilotuak izan dira. Naiz.info-k iturri judizialak aipatuz jakinarazi du atxilotuak egoera "komunikatuan" daudela.
Barne Ministerioak dioenez preso politikoei egindako "ongi etorriak" eta omenaldiak antolatzen zituen Herrirak, eta horietan "terrorismoari gorazarre" egiten zioten. Operazioa Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz egin da eta Herriraren egoitzak ixteko agindu du. Herrirak sare sozialetan dituen kontuak blokeatzeko ere agindu du epaileak, guztira 38 web orrialde, eta Twitterreko 32 kontu eta Facebookeko 125 kontu.
Bilboko miaketan Guardia Zibila pisuz okertu eta eraikin berean Eusko Alkartasuna alderdiak duen egoitzan sartu da. Hernaniko Plaza Berria itxita daukate guardia zibilek, hainbat patrol daude bertan eta horrez gain bi furgoneta handi ere bai. Hernaniko egoitzan Herrirako hainbat kide atxilotu dituzte; Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez azaldu duenez "zuzendaritza nazionala" bilkura egiten ari zen momentu horretan.
Atxilotuak nora eta zein baldintzatan eramango dituzten ez du zabaldu Espainiako Barne Ministerioak, baina adierazi du operazioak zabalik jarraitzen duela. 12:30etan prentsaurrekoa emango duela iragarri du Barne Ministroak.
Erreakzioak:
Lokarrik kezka azaldu du "askatatasunen eta eskubideen urraketa larriaren aurrean". EH Bilduko hainbat parlamentari, tartean Laura Mintegi eta Julen Arzuaga, Gasteizko egoitzaren aurrean daude uneon. Amaiurrek Barne Ministroari idatziz eskatu dio atxilotuei inkomunikazioa ez aplikatzeko eskatuz.
Arratsaldean hainbat manifestazio eta mobilizazio egingo dira operazioa salatzeko.
Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez... [+]
Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]
Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]
Guardia Zibilak 16 lagun atxilotu zituen astelehen goizean Euskal Herrian eta Madrilen, abokatuak gehienak, ETAri babesa ematea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua leporatuta. Epailearen aurretik pasa ostean, hiru kartzelara bidali ditu. Azken hiru egunetako albisteen... [+]
Sarek oharra atera du astelehenko polizia operazioaren harira. Ondoren dago osorik irakurgai.
Herrira legez kanpo utzi ostean, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde lan egingo duen plataforma berria aurkeztuko dute igandean Donostian.
Herriraren kontrako operazioak iragandako garai bateko irudiak ekarri dizkio askori gogora. Haatik, ETAk jardun armatua utzi zuela bi urte igaro direnean, ezinezkoa da pentsatzea bide horretan atzerapausorik gertatuko denik; Espainiako Gobernuak barne iritzia asetzeko... [+]
Atxiloketak, salbuespen neurri judizialak eta Ertzaintzaren kargak albiste izan diren aste baten ondoren garai berriei buruz hitz egiteak txiste tankera har dezake baina, Herriraren kontrako polizia-operazioak ekarri duen erantzun soziala kontuan hartuz gero,... [+]
Amaiurreko senatari Amalur Mendizabalek salaketa jarri du Donostiako epaitegian, Herrira-ren aurkako operazioan bera buruan jo zuen ertzaina identifikatzeko helburuarekin. Hernanin kolpatu zuten buruan.