Guardia Zibilaren 171. urteurrenean, indar armatu horri omenaldia egin dio Gasteizen Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak.
"EAEko hiru lurraldeetara Guardia Zibila iritsi zela 171 urte bete dira gaur. Garai gogorrak bizi izan dituen arren, Guardia Zibilak beti eutsi die Espainiarekiko printzipioei. Ez du hemendik inoiz alde egingo, ziur”, azpimarratu du Fernandez Diazek.
Era berean, Guardia Zibila ETAren “helburu nagusia” izan dela nabarmendu du: “Azken 40 urteotan 161 Guardia Zibilek bizia galdu dute Espainiaren alde lan egiteagatik”.
Espainiako Erreginak ere Guardia Zibilari “esker oneko hitzak” eskaini dizkie eta ETAren biktimak gogoan izan ditu ekitaldian.