Guardia Zibilak beste hamar urterako berrituko du Leitzako Maxurrenea kuartelaren alokairua, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi duenez. Bestalde, Fiteron kuartel berria eraikiko dute.
"Guardia Zibila Leitzan egongo da, batzuek gustuko ez izan arren", esan zuen Fernanden Diazek, Leitzako kuartelera egindako bisitan: "Zailtasunak zailtasun, Leitza Nafarroa da eta Nafarroa Espainia. Estatuak bertan egon behar du bere instituzioen bitartez, eta instituzio enblematikoenetako bat Guardia Zibila da".
Maxurrenea Herriarentzat plataformak deituta manifestazioa egin zen atzo Leitzan. Dozenaka herritarrek hartu zuen parte, Oier Eizmendi alkateak tartean.