Guantanamo: 150 eguneko gose greba, indarrez elikatuta

  • Guantanamoko espetxeko presoek urte hasieran hasitako gose grebak 150 egun bete ditu. 106 presok jateari utzi zioten otsailean, guardiek objektu pertsonalak kentzen dizkietela eta legez kanpoko erregistro umilagarriak pairatzen dituztela salatzeko.


2013ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gose greban dauden presoak indarrez elikatzeko Guantanamon erabiltzen duten hodia (Argazkia: AFP Photo/ Paul Richards) Gose greban dauden presoak indarrez elikatzeko Guantanamon erabiltzen duten hodia (Argazkia: AFP Photo/ Paul Richards)

Greban dauden presoak indarrez elikatzen dituzte, aulki bati lotu, aurpegiaren mugimenduak mugatzen dituen maskara ezarri eta sudurretik hodi bat sartuz. Neurri horrekin espetxeratuak gosez hiltzea ekidin nahi dutela adierazi du izena eman nahi izan ez duen guardietako batek.

Nazio Batuen Erakundeak praktika “ankerra eta iraingarria” dela adierazi du. AEBetako hainbat mediku elkartek ere neurria gaitzetsi dute: “Indarrezko elikatzea ez da medikuntza praktika bat, eraso bat baizik”.

Younous Chekkouri presoak abokatuari adierazi dionez, gose greban daudenetik “sexu-erasotzat” jotzen dituen miaketa fisiko are gogorragoekin zigortu dituzte. “Zortzi zaindarik inguratu ninduten, haietako bik nire gorputz guztia ukitzen zuten bitartean. Zergatik egiten digute hau?” Beste abokatu baten hitzetan, atxilotuek, zeldetan tenperatura “izugarri hotzak” jasateaz gain, dutxatu edo lo egitearen artean aukeratu beharra dute.

Itxiera ezbaian

Barack Obama AEBetako presidenteak Guantanamo ixteko nahia adierazi du maiz, baina presoak beste herrialde batzuetako espetxeetara bideratzeko plana geldirik dago egun. “Garestia da, ez da eraginkorra eta gure nazioarteko irudia kaltetzen du. Itxi beharra dago”. Presidenteak Kongresuari egozten dio itxiera oztopatu izana, presoak lekuz aldatu ahal izateko baldintza zorrotzagoak eskatzen dituzten legeak onartu dituelako.

Gaur egun 166 preso daude Guantanamon. Horietariko 86ren askapena onartua dago, eta 47 arriskutsutzat jotzen dira baina ez daude prozesu judizial batean murgilduta; bederatzi dira soilik epaitegi batean kondenatu dituztenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guantanamo
Guantanamoko bi preso askatuko dituzte, 17 urtez epaiketarik gabe eduki ostean

Guztira, 40 preso daude oraindik Guantanamoko kartzela militarrean. Espetxe honetan eduki izan dituzten preso askok gerora salatu dute torturatu egin zituztela.


Guantanamoko atxiloketa gunea ez dute itxiko, eraberritzeko proiektua lantzen ari dira

AEBek Kuban daukaten Guantanamoko espetxea berreraiki egingo dute. 2019. urteko Pentagonoaren aurrekontuetan 68,96 milioi dolar aurreikusi dituzte. Kopuru hau herrialde hartako Kongresuak baieztatu behar duen arren, agerian geratzen da tortura zentro polemikoa ixtetik urrun... [+]


Obamak uko egin dio Leonard Peltier preso politiko amerindiarraren zigorra barkatzeari

Duela egun gutxi arte AEBetako presidente izan den Barack Obamak Leonard Peltier aktibista indigenari zigorra barkatzeko aukera ez du baliatu, Democracy Now!-k jaso duenez. Peltier biziarteko bi espetxe zigorretara kondenatu zuten ustez 1975ean Hego Dakotako Pine Ride indiar... [+]


CIAren tortura programa: soka uste baino luzeagoa da

AEBetako Senatuaren Inteligentzia Batzordeak 100 orri baino gehiago dituen txosten bat zabaldu du, CIAk azken zazpi urteotan egindako torturen berri emanez. Bushen tortura programari buruzko informazio asko ageri da bertan, orain arte ezezaguna zena.


Torturarekin bukatzeko eskatu diote hamabi Bakearen Nobel saridunek Obamari

CIAren galdeketetan torturekin bukatzeko eskatzen duen dokumentu bat sinatu dute hamabi Bakearen Nobel saridunek.


Guantanamo itxi eta Afganistandik tropak ateratzeko urtea, Obamaren arabera

Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi duenez 2014ak izan beharko luke Guantanamo itxi eta Afganistandik militarrak ateratzeko urtea. “Etengabeko guda egoeratik aldendu beharko lirateke AEBak”, azaldu du presidenteak.


Guantanamok bost urte daramatza
noiz itxiko zain

Bost urte dira Barack Obamak Guantanamoko atxiloketa gunea ixteko eskatu zuela, baina irekita jarraitzen du. 2009ko urtarrilean sinatu zuen AEBetako presidenteak Guantanamoren itxiera agindua eta urtebeteko epean gauzatua egon behar zuen.


2013-08-07 | Xuban Zubiria
6 hilabete dira Guantanamon gose greba hasi zenetik

Otsailean hasi zen gose greba AEBek Kuban daukaten atxilotze-eremuan, eta presoen bi herenek parte hartu izan dute. Guztira 166 preso daude Guantanamon eta oraindik horietatik 60k gose greban jarraitzen dute.


2013-07-09 | ARGIA
“Nire bizitza Guantanamon”

Guantanamora 2002an preso eraman zuten Moath al-Alwi Yemengo herritarra. Bertara eramandako lehenengotariko presoa da, eta gose greban dago.


Eguneraketa berriak daude