Groenlandiako hauteskundeetan alderdi independentistek botoen %70 baino gehiago bildu ohi dute, Nationalia egunkari digitalean irakur daitekeenez.
Datozen bi hamarkadetako uneren batean Danimarkatik independizatzearen alde daude groenlandiarren %67,8, hainbat unibertsitateren artean burutu duten ikerketaren arabera.
Datuei jaramon eginez gero, independentziaren inguruko erreferenduma orain egingo balitz, groenlandiarren %38k baietz bozkatuko luke, %33k kontra eta gainontzeko %29a zalantzati egongo litzateke. Baina hamar urte barru erreferenduma egitearen hipotesiaz galdetuta, independentzia aldarrikatzearen alde bozkatuko luketenen portzentajea %46raino hazten da.