argia.eus
INPRIMATU
Groenlandia sekula baino gehiago urtu da
  • Groenlandia ia osoa (%97) estaltzen duen izotz geruza lau egunetan urtu da bero masa batek erasanda, NASAko zientzialariek jakinarazi dutenez. Ezohiko gertaera honen aurrean, hasiera batean neurketa-sistemaren akats bat zela pentsatu zuten ikerlariek, inoiz horrelako datuak jaso gabe zeudelako. Beste urteetako datuen arabera udan izotz kapa osoaren erdia urtzen da.

2012ko uztailaren 25a
Ezkerrean izotz geruza uztailaren 8an eta eskuinean geruza urtuta uztailaren 12an.

Duela bi aste sateliteek jasotako datuetan oinarrituta, NASAko zientzialariek adierazi dute urtze prozesua azkarra izan dela. Uztailaren 8an sateliteek bidalitako datuen arabera izotz kaparen %40 soilik zegoen urtuta eta lau egunen buruan ia kapa osoa urtu zen, bai itsasertzeko geruzarik meheenak, baita bi kilometroko sakonera daukatenak ere.

Ikerlariek oraindik ez dute adierazi fenomeno honen eraginez itsasoaren maila igoko ote den. Itsasertzean urtzen den izotza berriz izoztea ezinezkoa da, zatirik handiena ozeanoan gelditzen delako; baina maila altuetan urtutako izotz plakak gehienetan berriro izozten dira leku berean.