argia.eus
INPRIMATU
Espainiar estatuko farmazeutika handieneko presidentea Kataluniako independentziaren alde
  • Espainiako Estatuko farmazeutika handienaren jabe den Victor Grifolsek Kataluniako prozesu suberanista babestu du, eta Artur Mas presidente kataluniarrari eskatu dio “aurrera jarraitu eta ez kikiltzeko”.

Ane Lusarreta 2014ko apirilaren 04a
Grifolseko presidente Victor Grifols ezkerrean eta Kataluniako presidente artur Mas eskuinean. (Arg: ACN)

Grifols farmazeutikak  urtero 2.700 milioi euro baina gehiago fakturatzen du Espainiako estatuan, Mexikon, Estatu Batuetan, Suitzan eta Australian besteak beste.

Enpresa handietako kudeatzaileekmuturreko jarrerak hartu dituzte orain arte Artur Mas Kataluniako presidenteak ekainaren 9rako proposatutako erreferendumaren aurrean: Planeta Taldeko presidente Jose Manuel Larak, adibidez, Katalunia independente bihurtzen bada Bartzelonako egoitza Sevillara lekualdatuko duela esan du.

Freixenet cava marka kataluniarraren presidente Josep Lluis Bonet, berriz, “boikot bikoitzari” aurre egin behar izanaz kexu da. Espainian kataluniarra izateagatik boikota jasaten dutela esan du. Eta Katalunian, independentziaren aurka hitz egin izanagatik produktua baztertzen dutela.