Greziako Kos irlan joan den asteartean polizia eta immigranteen arteko istiluen testigantzen berri jaso du The Guardian egunkari britainiarrak.
Azken egunetan Errefuxiatu krisi globalen sinbolo bilakatu da Greziako Kos irla. Joan den ostegunetik 2.000 pertsonatik gora irlako estadio txiki batean izan dira janari, edari eta komunik gabe.
Youssefek, berriki askatu duten 29 urteko etorkin batek, bere esperientziaren berri eman du: pasa den ostegunean Koseko portura iristean segurtasun zaindariak estadio batera eraman zituzten, bertan erresidentzia baimena jasoko zutelakoan. “Kartzela batean bezala giltzapetuta” zeudela esan du. Beroa eta deshidratazioaren ondorioz hamabost minuturo pertsona bat zorabiatzen zela esan du Youssefek.
ACNURREK herrialdeei inplikazio gehiago eskatu die
Nazio Batuek errefuxiatuentzako duen ACNUR agentziak larrialdi egoera honek erantzun irmoa behar duela jakinarazi du. Europar Batasunaren barne eta kanpoko elkartasuna ezinbestekoa dela esan du, baita “biolentziatik ihesi datozen errefuxiatuei Europara iristeko bide alternatiboak eskaintzea” ere.
Urtea hasi zenetik 124.000 etorkin iritsi dira Greziako irletara, gehienak Siria eta Afganistanetik.
Nazio Batuen Erakundeko agentziak esan du datu hauek joan den urtekoak baino %750 aldiz handiagoak direla. Etorkin gehienen jatorria Siria, Irak eta Afganistan dira.
ACNUR-en ustez ezinbestekoa da harrera kapazitatea handitzea, baita asilo eskaerak errazteko prozedurak hobetzea ere.
Mediterraneoan hondoratu zen ontzian hildako gehiago
Joan den astean Mediterraneoan hondoratutako etorkinen ontzian zihoazenen hildakoak 49 dira jada. Hildakoak Libiatik Italiarako bidean zihoan ontziaren bodegan zeuden, barkuaren gaineko aldean joateko diru nahikorik ez zeukatelako.
Urtea hasi zenetik 2.300 pertsona dira Mediterraneoko itsasoan hil direnak, OIM Migrazioen Nazioarteko Erakundeak jakitera eman duenez: