argia.eus
INPRIMATU
Diego Borja
“Grezia bizitzen ari dena gerra bat da”
  • "Grezian gertatzen ari denaren atzean estortsioa, xantaia, zigorra dago, herri greziarra ibiltzen ari den bide berbera ibili nahi duten beste herriek ez dezaten halakorik egin". Hemen duzu

Manu Robles Arangiz Fundazioa 2015eko uztailaren 03a
Diego Borjak hitz zorrotzak bota zituen ekainaren 29an Bilbon Grezian gertatzen ari denari buruz.

"Gaur egun Grezia bizitzen ari dena gerra bat da. Gerra honetan Europako instituzioek, EBZk, NDFk, eta Europako gobernuek beren eskura dituzten armak erabiltzen dituzte herri greziarra belaunikatzeko, xantaia eta estortsio erabiliz. Erabiltzen ari diren arma da banku greziarrari likidezia ukatzea, Europako komunitateak ikus dezan, demokratikoa izan nahi duen herrialde batek ezin diola bere herriaren nahiari erantzun".

Hemen duzue Diego Borjaren (Greziako legebiltzarraren eskariz Zorraren Auditoria Txostena egin duen Egiaren Batzordeko partaidea da eta Ekuadorko Ekonomia eta Finantza ministro ohia, Ekuadorrek bere zorraren auditoria egin eta zorraren zati bat kitatzea erabaki zuen garaian) hitzaldiaren bideoa (gazteleraz):