argia.eus
INPRIMATU
Greenpeaceko sei kide Artikora doan Shell enpresaren petrolio plataforman gotorturik daude
  • Greenpeace talde ekologistako sei kidek Artikora bidean zegoen Royal Dutch Shell-en petrolio plataforma okupatu dute #SaveTheArtic kanpainaren barruan. Talde ekologistaren Esperanza itsasontzitik zuzeneko kontaketa egiten ari dira.

Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso 2015eko apirilaren 08a

Greenpeacek komunikatu bidez adierazi duenez, plataforma daraman Blue Marlin ontzi-gainaren beheko zonaldea okupatu dute talde ekologistako kideek. Bertan, Artikoan egiten dauden prospekzioen aurka dauden pertsonen izenak dituen pankarta zabaltzeko asmoa dute.

“Hemen gaude 100 egun barru Shell-ek Artikoan petrolio prospekzioak eginen dituela salatzeko”,  adierazi du Johno Smithek, Blue Marlin ontzia abordatu duten sei kideetako bat. “Aldaketa klimatikoa erreala da. Shell izotzaren urtzea ustiatzen dabil, gizakiak eragindako katastrofea areagotuz”.

Shell enpresak bestalde, okupazioa gaitzetsi du: “Greenpeaceko manifestariak ontzia ilegalki abordatu dute, tripulazioaren segurtasuna ez ezik, euren segurtasuna kolokan jarriz”.

Abordaia ez da kasualitatea. Amerikako Estatu Batuen barne sailak berriki konfirmatu egin du 2008an enpresari Cukchi itsasoan (Alaska) egindako errentamendua. Honek Shell Artikoan gas eta petrolio ustiapenak berriz martxan jartzera lagundu du.