argia.eus
INPRIMATU
Greenpeaceko zortzi ekintzaile epaituko dituzte Nafarroako makroetxalde baten aurkako ekintzagatik
  • 2021eko martxoan, Greenpeaceko aktibistek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten Caparrosoko Valle de Odieta enpresari. Enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka.

Leire Ibar 2024ko urriaren 22a
Protestaren bidez mugimenduak argi utzi nahi izan ditu enpresaren jardunbideak. Greenpeace

Caparrosoko makrogranjak eragiten duen ingurumen-inpaktua salatu zuen talde ekologistak duela bi urte protesta ekintza baten bidez. Enpresak isurtzen zituen hondakin ilegalak akuiferoetara eta ibaietara iristen zirela kritikatu zuten. Aragoi ibaiko kontserbazio bereziko eremuan dagoen putzu batetik, nitratoz kutsatutako ura atera, eta Valle de Odietako putzu batera bota zituzten mila litro. 

Urriaren 23an egingo da haien aurkako epaiketa. Abeltzaintza industrialaren eragin kutsatzailea salatu dutela zutela azaldu dute Greenpeaceko kideek.

Sustrai Erakuntza Fundazioak auzipetutakoei babes osoa adierazi die eta abeltzaintza-eredu horrek sortzen duen kutsadura salatzeko beharra nabarmendu du. Fundazioak gaineratu du baliabide hidrikoen osasuna eta haien mende dauden pertsonen osasuna arriskuan jartzen dituztela Caparrosoko isurketek. Talde honek makrogranja hartutako erabakiak kritikatu izan ditu aurretiaz ere.