LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek prentsaurrean azaldu dute negoziazioan aurrerapausorik eman ezean, mobilizazio egin gehiago eta greba ere deitzeko prest direla. Urriaren 21ean elkarretaratzea egingo dute LARES patronalaren egoitza aurrean, Iruñean.
Sindikatuek agerraldia egin dute ostegun honetan Nafarroako zaharren egoitzetako negoziazio kolektiboa desbloketatu dadila eskatzeko. Plataforma bateratu bat ere aurkeztu dute, eta salatu dute LARES patronalak ez duela hitzarmenaren inguruan negoziatzeko borondaterik erakutsi orain arte.
LAB, ELA, UGT eta CCOOren arabera Nafarroako 70 zaharren egoitzetan 4.500 langile ari dira eta haien lan-baldintzez hitz egin nahi dute. Hala, ohartarazi dute urriaren 14an patronalarekin egitekoa duten bileran aurrerapausorik eman ezean mobilizazioak azkartuko dituztela eta urte amaitu baino lehen egoitzetako lehen sektorean greba deialdia egingo dutela.
Oraingoz, elkarretaratzea deitu dute urriaren 21ean, ostegunarekin, Iruñean, LARESen egoitza aurrean.